HH3-HH5 Euskaraldia: elkar mugituz egingo dugu!

Jakingo duzuen moduan, aste osoan zehar Euskaraldian bete betean murgildu gara Kurutziagan. Igandera arte, euskararen erabilera bultzatzeko ariketa kolektiboa martxan izango denez, txapak jantzi eta parte hartzera animatzen zaituztegu. Gure ikasleek ere ekimenarekin bat egin dute. Hona hemen HH3-HH5eko ikasleen lanketa iruditan.

Elkar mugituz egingo dugu!