Gabonetako oporrak pasa eta gero hasi gara proiektu berriarekin! Datozen aste hauetan gure gorputzari buruz gauza asko ikasiko ditugu; besteak beste, kantuak, olerkia, igarkizunak…
Hasteko, aurpegiko atalekin ekintza ezberdinak egin ditugu eta ondoren, kantuka, hatzamarrekin jolasean ibili gara!
