HH1: Gela txukun jarri dugu jaietarako
Urtebeteko gelakoek apain utzi zuten gela jaietarako, eta joan diren egun berezietako lehen esperientzia zoragarria izan zuten.
HH2: festarik festa
2 urteko gelakoak ez ziren atzean geratu, eta sanfaustoak ospatu zituzten. Zapi urdina jantzi, kamiseta zuria… eta festara! Asko gozatu zuten gure txikitxoek.
HH3: Jaietan legez, jan, korrika ibili… dibertitu!
3 urteko gelakoak ere gustora asko ibili ziren, margotzen, jaialdiaz gozatzen… Ezin hobeto ibili ziren!
HH4 eta 5: Herriko jaiak ezagutuz
Durangoko jairik barik bi urte egon eta gero aurten gogoz disfrutatu ditugu gure herriko jaiak. Hori dela-eta, sanfausto jaien proiektua burutu dugu HHn; Kalean aurkitu ahal zituzten ekintzak burutu ditugu. Bideo hauetan proiektuaren barruan egin ditugun ekintzen laburpenak ikus ditzakezue.