Psikomotrizitate gela egun batzuetarako JUUL kanpainako gela bihurtu dugu, umeen irakurraldirako gune bat izan dadin. Oihal bat jarri dugu, irakurtzeko proposatu ditugun liburuak bertan jarri… eta umeek gogotsu ekin diete kanpainari. Ipuinak irakurri eta liburuetako marrazkiekin ariketa mordoa egiteko aukera dugu. Zenbat emozio kabitu daitezkeen liburu batean!