HH: Bueltan da KarrajorArte!

Pandemiak etenarazi zuen dinamika bat itzuliko da bariku honetan, azaroak 4, gure ikastolara: KarrajorArte! Haur Hezkuntzako goiko plazan, lehen karrajo nagusian izango litzatekeena, arteagaz lotura duen pertsona zein talde artistari luzatzen diogu gonbidapena, ikastolako orduetan txikiei ikuskizuna eskaintzeko helburuagaz.

Lehenbiziko gonbidatuak l’Atelier dantza eskolako kideak izango dira, dantza eskolako talde bat etorriko da ikuskizuna eskaintzera hain zuzen ere. Ikuskizuna 15:30-16:00 bitartean izango da.