Haur hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko geletan argiaren inguruko proiektuari heldu diogu azken egunetan. Argiaren erabilera ezberdinekin esperimentazioan gabiltza jolasean eta bere ezaugarri ezberdinak ditugu aztergai. Argi beltzarekin, koloreekin, proiekzioek ematen duten aukerekin eta itzalekin ari dira jolasten.