Hezkidetza taldea: emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna

Emakumeen indarkeriaren kontrako eguna aldarrikatzeko asmoz, joan den ostiralean, azaroak 24, Hezkidetza taldeak hainbat ekimen antolatu zituen. Egunari hasiera emateko, ikasleen hezkidetza taldekoek ikastola globo morez apaindu eta gometxak banatzen ibili ziren ikastolara sartu edo irteten ziren familia edo lagun guztiei. Ekintza hau, goizean, eguerdian eta arratsaldean antolatu zen jende guztia kontzientziatzeko asmoz. Honez gain, denon iritzia ezagutarazteko, ikastolan paperezko borobil moreak jarri ziren, ikasle guztiek eta bertara hurbiltzen ziren guztiek esaldi bat idatzi eta bertan pegatu ahal izateko.