Herri Urratsen aldeko brindisean laguntzeko prest?

Dakizuen bezala igandean Herri Urrats iragan behar zen baina ezeztatu behar izan dugu.
Kanalduden zuzeneko saio bat prestatzen ari gira eta horretarako zuen partehartzea ere nahi genuke.
Brindisan parte hartzera animatuko zinen?

 Horizontalean filmatuz
 Txapelarekin
 Baso berri batekin
 kamerari begira
 besoa altxatu txin txin egiteko

2-3 segunduko bideoak dira. Ahal bezainbat behar ditugu. Adin guzietako jendea. Familia, haur, aitatxi amatxi, xakur, ardi… Denek elgarrekin txin txin egin dezagun igandean.

Partehartzeko, zuen bideoak bidali WhatsApp bidez ostirala aintzin (Herri Urrats 0033 619 07 07 19).