Maiatzaren 9an izango da Herri Urrats, eta Seaskaren bosgarren kolegioa eraikitzeko helburuari erantzungo dio. Koronabirusaren krisiak dena baldintzatzen duen garaiotan, gogoeta luzea izan dute ikastolen festa ospatzeko moduari begira, eta, hainbat aukera aztertu ostean, bere horretan eustea erabaki dute, maiatzeko bigarren igandean.
Oraindik ez dakite zer forma hartuko duen, baina zehaztu dute «inoren osasuna arriskuan ezarri gabe» eta baimendua izanen denaren neurrian atxikiko dutela ospakizuna. Festak izan ohi duen helburu ekonomikoa betetzeko, dirua biltzeko kanpaina bat abiatu dute, Boga lelopean. 300.000 euro lortu nahi dituzte gutxienez, baina gehiago lortzeaz ez dira kexatuko. «Kolegio baten eraikuntza milioiak kostatzen da», ohartarazi dute.
Ikusi hemen zelan lagundu Seaskaren BOGA! kanpainan.