Ailegatu da astea, ailegatzear dago domeka. Bizkaiko ikastolen egun handia izango da domekakoa, Ibilaldia antolatuko baitute Abusu Ikastolako kideek. Pandemiak gauza asko lapurtu zizkigun, eta gutxika-gutxika ari gara berreskuratzen. Artean, urtean behin Bizkaiko ikastoletako kideak batzen garen eguna.
Horregatik, festara batzera animatzen zaituztegu ikastolatik. Bolondres lana egin behar duzuenoi gozatzea, eta egunaz gozatzera zoaztenoi guztiontzat gozagarri bihurtzea opa dizuegu. Hori lortuz gero, domeka gogoangarria izango da.
Domekara arte! Erro harri har!