Haurraren bizitzako lehen urteak berebiziko garrantzia dute etorkizuneko garapenean. Jakin-mina jolasen bidez asetuz, ingurua bost zentzumenekin ezagutuz… horrela ulertzen dugu haurtzaroa, eta Kurutziagan bide horretan nola laguntzen diegu.
- Haurra entzuten dakien Haur Hezkuntza bultzatzen dugu. Inguratzen duen munduarekin harremanetan jarri eta berau deskubritzeko duen modua ulertzen dakiena.
- Pertsona, testuingurua eta ikaskuntz-irakaskuntza prozesuen arteko elkarrekintza harmoniatsua ardatz duen proposamen pedagogikoa egiten dugu.
- Ziurtasun afektiboa, esplorazio askea, esanguratsua eta eraikitzailea, aniztasun eta inklusioa, elkarrekintza eta elkarbizitza, ikaskuntza kooperatiboa eta adimen anitzak ezinbesteko baldintza dira gure jardunean.
- Estrategia metodologiko aktiboen alde egiten dugu:
- Txokoak (Adimen anitzak)
- Lan proiektuak (metodo zientifikoa)
- Ikasketa kooperatiboa
- Tailerra
- Errutinak
Haurreskolarako matrikula zabaldu den hontan, gogorarazi gura dizuegu urte osoan ditugula ateak zabalik Kurutziaga Ikastolan (Ikastolako kide zaren neurrian, interesik eduki dezakeen inor ezagutuz gero, albiste hau zabaltzen laguntzea eskertuko genizuke).
Batu zaitez gure proiektura! Bizitza bizitzeko, bizitzeko hezi!