Haurren emozioen inguruko ikastaroa burutu dute Kurutziagako irakasleek eta gurasoek

Joan zen astean, Kurutziagako irakasleek eta gurasoek, umeen emozioei eta jarri beharreko mugei buruz hitz egin eta lanketa egin zuten. Jardunaldi horiek Ianire Jaio psikomotrizista eta terapeutaren eskutik gidatuak izan ziren. Lehen bi saioetan irakasleek soilik jaso zuten tailerra, eta hirugarrenean gurasoek ere bai. Bertan, umeen agresibitateari buruz berba egin zuten, izan ere umeek kanporatzen dituzen emozio ugarien artean agresibitatea ere badago. Egoera horretan, irakasleek zelan ulertu eta lagundu ditzaketen hitz egin zuten. Gurasoekin egindako ikastaroan, umeekin jarri beharreko arauez eta mugez hizketan aritu ziren.