Gure haurrak ere badira: urriaren 25ean manifestazioa Bilbon

Gure haurrak ere badira ekimenarekin bat eginez, Kurutziaga Ikastolak Hezkuntza komunitate lez (langileak, ikasleak eta familiak), Palestina pairatzen ari den genozidioa salatzeko egin diren kontzentrazioetan parte hartu du. Gaur egin dugu lau elkarretaratzeetako azkena.

Elkarretaratze hauek hurrengo helburuekin egin dira:
– Palestinarekiko elkartasuna adierazi
– Genozidioa gelditzea eskatu

Era berean, urriaren 25ean, larunbata, Bilbon burutuko den nazio manifestaziora joateko gobitea ere luzatzen dizuegu.