“Geu Be” elkarteko lagunak bisitan Durangoko ezgaitasunaren eguna dela-eta

Maiatzaren 26an Ezgaitasun eguna ospatuko da Durangon Geu be, Rio De Oro, Sindrome Angelman elkartea eta Durangoko udalaren eskutik. Egun horrekin lotuta eta aniztasun funtzionalen eraginaz jabetu gaitezen, Geu Be elkarteko lagunak ikastolan izan ziren. Hainbat jolas eta ariketaren bitartez aniztasun funtzionala dutenen egunerokoa hobeto ulertu genezan lortu zuten.