Fantasiaz beteriko Durangoko Azoka izango da aurtengoa

Badator Durangon eta Euskal Herrian antolatzen den kultur ekimenik handiena: Durangoko liburu eta diska azokak bihar zabalduko ditu ateak. Abenduaren 6tik 10era milaka produktu egongo dira erakusmahaietan ikusgai eta erosgai. Zortzi gune, dozenaka postu, eta Euskal Herriko sortzailerik handienak gure herrian. Ikasle goiza ere egongo da aurten, abenduaren 7an, eguena.

Informazio guztia eskuratu gura baduzue, sartu Durangoko Azokaren webgunean, eta bete zuen agenda berbaldiz, kontzertuz eta erosi beharreko liburu eta diskez!

DURANGOKO AZOKA

EGITARAUASINADURAKURTEKO NOBEDADEAK