Kaixo familiak,
Aurreko astean azaldu genuen legez, bi lan-saio antolatu ditugu, familien eskaerak eta beharrak sakontzen eta hobeto ezagutzen laguntzeko. Izan ere, Joan den ikasturteko udaberrian gogobetetze-inkesta bat egin genuen eta zuen ekarpen baliotsuak jaso genituen.
Lehen lan-saioa datorren eguaztenean, azaroaren 29an, izango da. Saioa kanpoko dinamizatzaile batek eramango du. Saioa 17:00etatik 19:00etara izatea dago aurreikusita, eta HHko eraikineko goiko espazioan egingo dugu.
Saioek hainbat dinamika garatuko dituzte taldean, eta honako alderdi hauetan oinarrituko dira:
- Gogobetetze-inkesten ondoriozko eskari eta behar espezifikoak identifikatzea eta lehenestea.
- Hobekuntza-arloetan sakontzea eta helburuak zehaztea.
Asko eskertzen dizuegu zuen parte-hartzea eta, horrekin batera, galdetegi hau bete dezazuen eskatzen dizuegu saioak antolatzeko: bertaratuko zareten pertsonen kopurua, zainketak behar badituzue (zaintza 3 urtetik aurrera antolatuko genuke).