Askotan esan dugu euskararen erabileraren alde elkarrekin arraun egin behar dugula ikastolan ere. Ikastolen Elkarteak, familien parte hartzearen inportantziaz jabetuta, ikastolako familiei zuzendutako soziolinguistika eta atxikimendua lantzeko bi formakuntza-saio antolatu ditu euskalgintzako bi pertsona aditurekin datozen hileetarako.
Saio hauek ordubeteko webinarrak izango dira eta euskaraz, gaztelaniaz edo frantsesez entzuteko aukera izango da.
Lehenengo saioa martxoaren 11n izango da, 18:30etik 19:30era. Paula Casares filologoaren esktutik Familiak eta hizkuntzen garrantzia izenburupean.
Ez dago aurrez izena eman beharrik, hala ere, Kurutziaga Ikastolan saio hauek elkarrekin entzun eta ikusteko gonbitea luzatu nahi diegu euskararen aldeko eragileak izan nahi duten familiei. Horrelako egoerak probestu nahi ditugu gure ikastolako komunitatea euskararen alde aktibatzeko. Webinarra ikastolan ikusteko asmoa baldin baduzu, erantzun galdetegi honi.
Animatu, parte hartu eta euskararen alde eragin!





