DBHko Euskara taldeak ikasturtean zehar, buletinarekin batera, Euskararen Ginkana deituriko lehiaketa antolatu du. Astero astero erantzun beharreko galdera bat proposatu du eta, joan den barikuan, ikastolako jaialdian eman zuten Ginkanaren irabazlearen berri. Galdera gehienen erantzunak asmatu zituzten lauren artean zozketa egin zuten eta Koldo Egiak eroan zuen saria: Kobika Jatetxean bi lagunentzako afaria. On egin!