Euskararen Ginkana: Bueno ba listo, bukatu da aurtengoa ere!

Hauxe azken galderaren erantzuna:
Duela ia ehun urte ingelesez idatzitako nobela distopikoa (Adoux Husleyren: Brave New World,1932an idatzia) itzuli zuen euskarara Xabier Amurizak 1971ean.

Idazle honen ikaslea izan zen beste idazle batek (George Orwell) beste nobela distopiko bat idatzi zuen 17 urte beranduago (Nineteen Eighty-Four (1984), 1949an argitaratua).

Azken idazle honen beste nobela bat itzuli berri da euskarara aurten bertan: (George Orwellen ‘Down and out in Paris and London’ eleberriaren euskarazko bertsioa argitaratu du Rafa Santxitz Muxika bergararrak 2025an)

Topatzen genituen bi liburuak beraz:
“Brave New World” Aldous Huxley (1932) eta “Down and out in Paris and London” George Orwell (1933)

Eta hauen Itzulpenak:
“Bai mundu berria” Xabier Amuriza (1971) eta “Lur jota Parisen eta Londresen” Rafa Santxiz-Muxika (2025).

Hauek, beraz, udarako euskarazko irakurketa proposamenak:

 

Eta aurtengo irabazlea: Alex Axkoeta
Zorionak Alex eta baita partaide guztioi ere, primeran egin duzue eta!

Datorren urtean gehiago eta hobeto!