Baina betiko moduan lehenengo aurrekoaren erantzuna:
Goizuetan bada gizon bat deritzen zaio trabuko dio abestiak.
Goizueta Leitzaldean kokatuta dago, eta bertako Leitzako herrikoa da Ion Jaunarena, zeinek Ezkurdiari irabazi zion 2012an bigarren mailako buruz buruko finala.
Eta Arbizuarrak dira Ezkurdia eta Pello Reparaz, biak apirilaren 22an jaioak.
Pello Reparazek, Zetak taldearekin, MITOAROA ikuskizuna aukeztu zuen duela hilabete batzuk Nafarroa Arenan izugarrizko arrakasta izannik, eta emanaldi berria egingo du laister Donostiako Ilunben.
Eta hauxe azkena:
Duela ia ehun urte ingelesez idatzitako nobela distopiko oso famatu bat itzuli zuen euskarara Bizkaiko bertsolari batek 70. hamarkadan.
Jatorrizko nobela honen idazlearen ikaslea izan zen beste idazle baten beste nobela distopiko oso famatua argitaratu zen, ingelesez hau ere, lehenengoa baino 17 urte beranduago.
Azken idazle honen beste nobela bat itzuli berri da euskarara aurten bertan:
Zeintzuk dira bi itzulpenen izenburuak eta itzultzaileen izen abizenak? Zeintzuk dira jatorrizko nobelen izenburuak eta idazleen izen abizebak?
Bide batez baduzue udarako euskarazko irakurketarako gomendioa (bigarren idazlearen nobela distopiko famatua ere itzuli zen bere garaian)
Gogoratu, erantzuna ondorengo helbidera bidali beharko duzue: euskarataldea@kurutziagaikastola.eus
Galderaren erantzun zuzena buletina jasotzen den egunean bertan (ostegunean) bidaltzen bada helbide horretara 3 puntu eskuratuko dira, hurrengo egunean bidaltzen bada 2 puntu eta ondorengo egunetan bidaltzen bada puntu 1. Edozein modutan erantzuna hurrengo osteguna baino lehenago bidali beharko da.