Ohi bezala abenduaren 3an Euskararen nazioarteko eguna izango da. Eta gure Ikastolan egun horren baitan, hainbat ekimen egiten ditugu urtero, ikasleengan euskaraz bizitzeko gogoa eta ilusioa sustatzeko. Asmo horren bisibilizazioan eta girotzean lagungarri gertatuko delakoan, Euskaraz bizi nahi dut lelodun produktuak erostera gonbidatzen zaituztegu, egun horretan bertan eta baita gainerakoetan ere, janzteko.
Hona hemen gure eskura jarri duten materiala:
- Kamiseta beltzak (euskaraz bizi “nahi dut” edo “gura dot”)
- “etorkizuna amestuz” kamiseta gorriak, haurrentzat eta granateak helduentzat.
- Ogitartekoak biltzeko Boc’n’Roll zorroak.
- Botilak.
- Poltsak.
Eskaera egin nahi duzuenok, bete eskari-galdetegia azaroaren 5a baino lehen. Azaroko fakturan egingo zaizue kobrua eta produktuak ikastolara heltzen direnean bila etortzeko abisua bidaliko dizuegu.
EUSKARAZ BIZI NAHI DUT: ESKARI-GALDETEGIA