Durangoko Euskaraldiaren aurkezpena, gaur, San Agustinen

 

Durangon  martxan da Euskaraldiko batzordea eta dagoeneko lehenengo hitzordua jarrita dago. Gaur, otsailak 20, Euskaraldiaren eta hamaikakoaren aurkezpena egingo dute, 18:30ean, San Agustinen. Denok parte hartzera gonbidatuta gaude.

Maiatzaren 15etik 25era egingo da aurten Euskaraldia. Euskal Herri osoan ahobiziek beraien mingainak euskaraz dantzan jarriko dituzte,  belarriprestek euskarari bidea egiteko eta errazteko prest izango ditugu 10 egunez eta gehiago.

Girotze-lanean hasteko, ikastolan salgai ditugu Euskaraldiko hainbat material. Beraz, ez galdu aukera eta egin zure eskaria berandu baino lehen.

 

EUSKARALDIKO MATERIALA ESKATZEKO GALDETEGIA