Bihar, abenduak 14, Euskaraldia ekimenaren Durangoko ondorioak aurkeztuko dira Plateruena Kafe Antzokian. 20:00etarako egina dago deia eta ostean luntxa izango da. Luzatu gura duenak, musika gau ederra izango du aurretik Zea Mays bilbotarrak eta Gora Etorri Durangarren kontzertua izango baita ostetik.
