Joan den asteartean ikastolan batu ziren Durangoko ikastetxeetako ordezkariak Euskaraldiaren barruan egingo duten ekarpenaz hitz egiteko.
Euskaraldia, azaroaren 23tik abenduaren 3ra, 11 egunetan egingo den ariketa da eta hizkuntza ohituretan eragitea du helburu. Ahobizi edo Belarriprest moduan parte hartu gura baduzue, izen-ematea honako helbidean egin dezakezue: izenematea.euskaraldia.eus.
Durangon, Euskaraldiak lokal bat zabalduko du Artekale kalean jaiak amaitu ostean, eta hara ere hurbildu zaitezkete.
Zer da Ahobizi eta Belarriprest izatea?