Euskara taldea: euskarak 365 argazki baietz!

EUSKARAK 365 EGUN ETA ARGAZKI ERRONKA BERRIA

Euskara Taldetik luzatu diguten erronka da ondorengoa.

Datorren asteartean, abenduak 3, Euskararen Eguna izango dela-eta, EUSKARAK 365 EGUN  kanpainarekin bat eginez, Kurutziaga ikastolak …” BAIETZ 365 ARGAZKI BAINO GEHIAGO!“ erronka luzatzen dizuegu ikastolan hartarako jarri ditugun Photocalletan (HH-ko eraikinaren sarreran bat, jantoki aurreko plazatxoan beste bat), edo zuek nahiago duzuen beste lekuren batean, argazkia egin eta helbide honetara bidaltzeko: euskarataldea@kurutziagaikastola.eus
Bakarka, bikotearekin, kuadrila osoarekin, lankideekin, familiarekin, maskotarekin…nahi duzuenarekin! Jasotzen ditugun argazkiak ikastolako web gunean zintzilikatuko ditugu.

Eta proposamenekin jarraituz, asteartean “Euskaraz bizi nahi dut” kamisetarekin etortzera animatu gura dugu ikastolako komunitate osoa (ikasle, irakasle, langile,guraso…)