Euskara Taldea: DBHko postre lehiaketa

Euskara taldekook postre lehiaketa antolatu genuen DBHko ikasleen artean. Lehiaketan parte hartzeko postre bat egin behar zen eta berau aurkeztearekin batera bideo bat postrea egiteko pausoak azalduz.

Guztira 7 postre jaso ditugu eta denak oso goxoak egon dira. Oraindik ez ditugu irabazleak erabaki. Irabazleak diogu, bi sari daudelako: bat postrerik onenarentzat, eta bestea, bideorik onenarentzat.

Argazkian aurkeztutako postreetariko batzuk: