Iazko urtean Kurutziaga ikastolan hausnarketa estrategikoa egin genuen. Aurten Euskal Herriko Ikastolak ere, bere ostasunean, prozesu horretan sartuko gara.
2019ko ekainean hamaika urte bete dira Euskal Herriko Ikastolek VI Batzarra egin genuela. Tarte honetan jendartean aldaketa sakonak eman dira, hezkuntzaren eta eskolaren eginkizuna berrikusten ari da eta berritze etengabearen beharrean dago.
Egoera honek berariazko geldiune bat egitea eskatzen digu orokorrean, azken hamarkadan egindakoaz balorazioa egin eta etorkizunera begira jartzeko. Ikastolen mugimendua osatzen dugunok gogoeta egin behar dugu XXI. mende honen bigarren/hirugarren hamarkadarako euskal jendartearen eskariez, eta haiei erantzuna ematen saiatu behar dugu; Ikastolen mugimenduak Euskal Herriko jendarteari egin behar dion ekarpena erabaki behar dugu.
Lehen urratsak ematen hasiak gara.