Euskal Herriko hainbat ikastolako kideak Haur Hezkuntzan bisitan

Euskal Herriko Ikastolek Haur Hezkuntzarako martxan duten hIZAN proiektua ikastola guztietara zabaltzeko asmoz mintegi batzuk antolatu dira eta horri lotuta hainbat formakuntza bisita. Joan den astelehenean Kurutziagan izan genituen 30 ikastola ezberdinetako berrogeita hamar lagunetik gora. Gure ikastolaz gainera, beste sei bisita egin dira aurten.