Eskuratu txokolatezko egutegia azaroaren 22a baino lehen, Olhain Ikastolaren alde!

Eguberriak ohartu orduko gainean ditugu. Eta bada azken urteetan Sarako Olhain ikastolak haibat etxetara eroandako ohitura bat: txokolatezko egutegiak erabiltzea Olentzeroren eta Mari Domingiren bisitarako atzera kontaketa egiteko. Aurten ere eskuragarri izango dugu, beraz, eska ezazu txokolate-egutegia azaroaren 22a baino lehen GALDETEGI HAU betez. Ekarpen handia egingo duzu Sarako Olhain ikastolaren alde!