Eskolaz Kanpoko Ekintzak: Dantzaren bitartez, gure gorputzak mugituz

Gaurko honetan, L’Atelier Dantza Eskolaren bitartez ikastolan egiten diren saioen berri ematen dugu. Gorputz adierazpena, irudimena eta talde lana dira helburu nagusiak.

3, 4 eta 5 urteko umeak  Dantza Hastapenean ari dira, aspektu desberdinak lantzen jolas eta koreografia dibertigarrien bitartez, haurrak gorputzaren koordinazioa, malgutasuna, musikaren bitartez dantzaren munduan murgiltzeko.

Bestetik, LH1, 2 eta 3ko ikasleak “Urban Dance” klaseetan ari dira. Gorputzaren mugimendua landu dute energia handia erabiliz eta dantza modernoen mugimenduak sortuz, koreografia eta pausu desberdinak garatuz.