Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako kanporaketa saioa izan zen atzo Kurutziaga Ikastolan, 15-18 urte bitarteko gazteena.Oier Rementeria, Jare Torralba, Araitz Katarain, Ander Sarriugarte eta Peio Lagok hartu zuten parte. Ander Sarriugartek, ikastolako ikasle ohiak, lortu zuen zuzenean pasatzea Igorren maiatzaren 29an egingo den finalera.