Eskerrik asko saharar herriaren alde zuen ekarpena egiteagatik

Aurten ere sahararrentzat jakiak jaso eta bidaltzeko kanpaina prestatu du Río de Oro elkarteak: 2024-2025eko Karabana Solidarioa. Ikastolan elikagaiak batzeko gune bat jarri genuen otsailaren 4tik 16ra bitartean. Ekimenak erantzun oso ona izan du, beraz eskerrik asko egindako ekarpenengatik.

Gogoratu, aurten karabana solidarioko EAEko trailer guztiek Durangotik irtengo dutela Tindufeko kanpalekuetara.