‘Eskutik eskura’: Eskatu zure Errigorako saskia, eta jaso ikastolan bertan!

“Asmo handiak izanagatik, oinak lurrean ditugu. Hazi egin nahi dugu, bai, baina ez edonola”, dio Errigora herri ekimenak. Asmo handi horien bila, udaberriko ‘Eskutik eskura’ kanpainari ekin dio gaur Errigorak, eskaerak eskatzeko epea zabalduz. Martxoaren 10ean hasi eta martxoaren 30era arte egongo da zabalik.

Ez da urtaro erraza izan negua Nafarroan. Izan ere, Ebroko urek guztiz estali zituzten lur-eremu handiak abenduaren bigarren astean. Halere, eta zailtasunak zailtasun, mota askotariko produktuak eskainiko ditu herri ekimenak.

Halere, zailtasunak zailtasun, aurtengo kanpainan iazko emaitza paregabeak hobetzeko erronka jarri du Errigorak: “Ondotxo dakigu, honezkero, Errigoraren sarea osatzen duten boluntarioak direla kanpaina eremu berrietara iris dadin eragile nagusiak, nazio ­mailan komunikazioan eta publizitatean egin daitezkeen ahalegin guztiak baino askoz gehiago”, azpimarratzen du udaberriko kanpainaren aurkezpen-dokumentuan.

Hona hemen produktuak:

Eskaerak ERRIGORAren web orrian sartuta egin daitezke (egin klik testuan). Horrez gain, telefono bidezko arreta ere eskainiko dute. Arreta ­ordutegia 9:00etik 13:30era izango da, astelehenetik ostiralera. Tarte horretan +34 848 87 12 23 zenbakira deitzeko aukera izango du eskatu gura duenak. Eskaerak aurrerago jasoko dira, apirila bukaeran hain zuzen ere. Gogoratu, aurten ere Kurutziaga Ikastola produktuak jasotzeko gunea izango dela.

Batu zaitez ekimenera, eta eskatu zure Errigorako produktuak!