Errigora kanpaina berriarekin dator, urriaren 23tik azaroaren 13ra bitartean: Ezinbestekoak euskararentzat Agerrean. Euskarari puzka. Nafarroa erdi eta hegoaldean lanean ari diren euskalgintzako eragileak (AEK, Sortzen, Ikastolak eta Agerraldia) ezinbestekoak dira euskararentzat. Euskarak zonaldean arnasa har dezan bertatik eta bertarako egiten dute lan. Zuhaitz bat balira bezala hizkuntza sustraitzeko lanetan ari dira, baina baita bertako euskaldunek arnasa har dezaten aire kutsatua garbi bilakatzen ere. Udaberriro-udaberriro loratzen dira, hizkuntza ez dadin zimeldu. Zuhaitzak lanean jarrai dezan, ezinbestekoak garenak gainontzeko lurraldetako euskalzaleok gara. Haize eta euriaren kontra jarduten duten horiei goxotasuna eta maitasuna bidaltzeko aukera bat dugu Euskarari Puzka kanpaina. Asmo horretan auzolana tresna eta palanka, ezinbesteko elkartasun-keinua da Euskarari Puzka kanpaina, ekintza txiki asko batuta sortzen den handitasun horregatik. Hementxe duzue Errigoraren webgunearen lotura, urriaren 23tik aurrera eskaerak egiteko.





