Errigoraren kanpaina martxan da! Egin eskaera otsailaren 26tik martxoaren 18ra bitartean

Kaixo familia!

Ezagutzen al duzu Errigoraren udaberriko kanpaina? Eskutik eskura egiten dugu herria deitzen da, eta bertan Nafarroa erdi eta hegoaldeko produktuak (oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta ardo loteak) Euskal Herri osora banatzen ditugu jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta.

Orain da jauzia emateko unea! Euskarari bultzada eman diogun gisa berean eman diezaiogun elikadura burujabetzari ere! Denon onura elikatzen duen ereduaren alde!

Sartu errigora.eus atarian, egin eskaera eta jaso Kurutziaga Ikastolan. Eskariak egiteko epea otsailaren 26tik martxoaren 18ra arte da!