Errigora ekimenak uaberriko kanpaina hasi du gaur. Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina bestela kontsumitzeko bide bat da. Errigora Balioen arabera kontsumitzekoa, hain zuzen. Zehazki, martxoaren 9tik 29ra kanpaina honetan parte hartuz:
- Bertako elikagaien alde egingo duzu.
- Euskara indartuko duzu.
- Auzolana bultzatuko duzu.
- Ekoizpenean bidezko harremanak sustatuko dituzu.
Kanpaina urtean behin egiten da eta, beraz, ideia eskaera handiak egitea da: urtean behin, urte guztirako. Horregatik, olioa 5 litroko bidoietan eskaintzen da eta gainontzeko produktuak 12 unitateko sortetan. Hemen duzu produktuen zerrenda:
Eskaerak ERRIGORAren web orrian sartuta egin daitezke (egin klik testuan). Horrez gain, telefono bidezko arreta ere eskainiko dute. Arreta ordutegia 9:00tik 13:30era izango da, astelehenetik ostiralera. Tarte horretan +34 848 87 12 23 zenbakira deitzeko aukera izango du eskatu gura duenak. Eskaerak aurrerago jasoko dira, apirila bukaeran hain zuzen ere. Gogoratu, aurten ere Kurutziaga Ikastola produktuak jasotzeko gunea izango dela.
Batu zaitez ekimenera, eta eskatu zure Errigorako produktuak! Bat egin, Errigora balioekin!