Elkartasun Kutxaren bilera, gaur Hernanin

Gaur arratsaldean Elkartasuna Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartearen Batzar Nagusia egingo da Oronako egoitzan, Hernanin. Hau da, Ikastola Taldeak egindako ekarpenekin, premiarik handiena duten ikastolei lagunduko die. 800.000 euro banatuko dira Euskal Herriko ikastolen artean (Nafarroako eta Seaskako ikastolak barne).

Ekintza honekin berriro ere agerian geratuko da Euskal Herriko Ikastola kooperatiben balio nagusietakoa: gizarte ekintzarena, gizarte ekarpena. Ezaugarri hori ikastoletan txertaturik dago barreneraino, eta halaxe jarriko dugu.

Datorren asteko buletinean informazioa osorik emango dizuegu.