Elkartasun harilak

Maristak… y punto eta LA IAIA Lan Solidarioen Elkarteak artilezko harilak batzeko kanpaina bat ireki dugu otsailaren 12ra arte.

Maristak… y punto , elkartzeko, ikasteko eta elkartrukatzeko topaleku bat da puntua, kakorratza eta beste eskulan batzuk maite dituztenentzako.
Tradizioa eta artisau-lanak berreskuratzeko modu gisa ez ezik, terapia, erlaxazio eta sormen-motor gisa ere jokatzen du. Ehuntzeak tentsio mailak eta estresa murrizten ditu, errekuperazio fisiko eta mentala bultzatzen du lanegun baten ondoren, lasaitasuna eta umore ona ematen dizu,pentsamenduei eta sentimenduei argitasuna ematen die…

Gainera, “Sare sozialen” edo “ehun sozialen” beste esanahi baten alde egiten dugu. Ehuntzen ari gara, hitzaren zentzu literalagoan, komunitatean eta komunitatearentzat. Daramatzagun 5 urteetan zehar, hainbat proiektu solidario egin ditugu: Mantak ETXEPELeko etxegabeentzat (Caritas – Durango); txanoak eta bufandak Ongi Etorri Errefuxiatuentzat eta adingabeen etxebizitzak GANDIAS ETXEA (Caritas – Bilbo); zakuak, mantak eta haurtxoen arropa baliabiderik ez duten familientzako JAED; Gurutzetako onkologiako umeentzako panpinak eta estutxeak LA CUADRI DEL HOSPIren bidez; eta modu konstante eta jarrai batean, mantak, txanoak, eskularruak, bufandak eta bestelako berokiak bidaltzen ditugu .

IAIAren proiektuentzako Marokon, Lesbosen, Sierra Leonan, Etiopian, Aladina Fundazioan…

IAIA elkartea diru irabazi-asmorik gabeko erakundea da, non egoitzetan dauden adineko pertsonen, gaixotasun mentalak dauzkaten pertsonen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzea du helburu. Hori helburutzat, terapia lanak (puntua, kakorratz-lana…) modu solidario, sortzaile eta aberasgarri batean lortuko dira.