Ekimaker proiektuak aurrera jarraitzen du

Ikasturte hasieran aipatu bezala EKIMAKER proiektua burutzen ari gara LH3koek, DBH3ko teknologiakoek, eta Iurretako Lanbide Heziketakoek.

Irailean LHko umeek beraien ametsetako makinak pentsatu eta marraztu zituzten, eta 3 ideia aukeratu genituen denon artean.
– Erreka garbitzen duen monstrua
– Propulsio bota
– Robot dantzaria
Hiruhilabetean zehar buru-belarri aritu garaDBHkook teknologia arloan ideia horiei lotutako maketak ekoizten eta aste honetan burutu dugu maketon aurkezpena:
Astearte honetan LHkoak, DBHkoak, eta Iurretakoak elkartu ginen batzar gelan eta egindako maketen aurkezpenaz gozatu dugu. Guztira 19 maketa egin dira eta horietatik 3 aukeratu dira.
3 maketa hauek Iurretarako bidea hartu dute eta orain beraien txanda da, datozen hilabeteetan maketa horietan oinarritutako prototipoa egiteko enkargua dute.
Zuen zain geratzen gara!
Hemen dituzue aurkezpen saioaren argazki eta bideo batzuk batzuk.