EHUko ikasle eta irakasleen bisita haur hezkuntzako proiektua ezagutzeko

Joan den asteartean EHUko Hezkuntza fakultateko 25 ikasle eta 4 irakasle izan genituen gurean bisitan.  Gure hezkuntza proiektuaren nondik norakoak eta Haur Hezkuntzako eraikina ezagutzea zuten helburu. Gotzone Duñabeitiak (zuzendari pedagogikoa) eta Uxuri Gallastegik (HHko arduraduna) gidatu zuten bisita.