Eguzki plaken energia sorrerari eta kontsumoari buruzko datuak, webgunean eskuragarri

Kurutziaga Ikastola energia berriztagarriekin konprometituta dago, eta ikasturte honetan aurrerapauso garrantzitsuak eman ditugu. Goiener kooperatibagaz elkarlanean, eguzki plakak jarri genituen teilatuan, eta orduz geroztik ikastolan dugun pantaila batean datuak eskaintzen ditugu.

Bada, webgunera ere ailegatu dira datu horiek. Orain edonork izango ditu eskuragarri gure energia berriztagarrien datuak: Zenbat kontsumitu dugun, ikastolaren kontsumoaren ehuneko znebat bete duen energia berriztagarriak eta abar.

Sar zaitez gure datuak ikustera! EGIN KLIK HEMEN.