Egunean Behinek denboraldi berriari ekingo dio; sartu Kurutziagako taldean!

Astelehenetik aurrera martxan egongo da Egunean Behin aplikazioaren denboraldi berria. Gogoratu aplikazioa jaitsi eta jolasteaz gain, taldeak sortzeko aukera dagoela, eta aukera hori baliatuta Kurutziaga ikastolako taldea sortuta daukaguBertan, ikasle, irakasle, langile eta familiak elkarregaz lehia sano baten barruan aritzea gurako genuke. Denboraldiaren bukaeran, Kurutziaga ikastolako denboraldiko jokalaririk onenak sari berezia eramango du.

Taldeko kide egiteko aplikazioa deskargatu beharko duzue zuen telefono mugikorretan. Behin aplikazioa jaitsita, sartu Taldeak atarian, sakatu + tekla, “giltza erabiliz” aukeratu eta taldera gehitzeko honako gako hau idatzi: 4F8C9A

Animatu eta parte hartu!