Durangoko udala: umeen eguna bihar (apirilak 24, ostirala)

Durangoko Udalak ‘Haurren Eguna’ antolatu du ostiral honetarako

Besteak beste, Pirritx, Porrotx eta Marimotots kamioneta baten ‘barruan’ joango dira ‘ezkutaturik’, herriko umeak alaitu asmoz.

Bizi dugun amaigabeko konfinamenduan, umeak dira egoera honetan kaltetuenetarikoak. Hilabete baino gehiago daramate etxetik irten gabe, hori dela eta, Durangoko Udalak sorpresatxo bat eskainiko die eginiko esfortsua eskertzeko. Horregatik, ostiral honetan, apirilaren 24ean, ‘Haurren Eguna’ izango da Durangon.

Egun horretarako etxeko leiho eta balkoiak koloreztatzeko deia egiten die Udalak etxeko txikienei, izan ere, egunean zehar umeek sorpresatxo bat jasoko dute. Pirritx, Porrotx eta Marimotots Durangoko kale eta auzoak zeharkatuko dituen kamioi baten barruan joango dira “ezkutaturik”, balkoi eta leihoetan egongo diren umeak alaitu asmoz. Kamionetaren atzeko partean, berriz, Karrika Antzerki Taldeko lagunak joango dira giroa berotzen.

Kalejira bi txandatan egingo da. Eguerdi partean, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Modu horretara, ahalik eta durangar txiki gehiengoarenaga heldu nahi da.

Pailazo ezagunak “gordeta” ibiliko direnez, balkoi eta etxeetan gertatutako guztia #HaurrenEgunaDurangon hashtag-era igotzeko edo komunikazioa@durango.eus-era bidaltzeko eskatzen dute Udaletik, gero pailazoek eta gainontzeko herritarrek ikus ditzaten.

Pailazoez gain, egunean zehar ekintza ezberdinak antolatu ditu Udalak. Egun osorako egitaraua egin nahi izan da beraientzat egun berezi izan daiten. Umeen eguna, hain zuzen ere! Beraz, atera puxikak, hondartzako toalla koloretsuak, mozorroak edota beste edozer eta girotu dezagun Durango!