Datorren ostegunean, abenduaren 5ean zabalduko ditu ateak Durangko Azokaren 54. edizioak. Azkeneko urteetako bideari jarrituz, Landakoguneko salmahaiez betetako kaleez gain, 8 gune izango ditu aurtengo Azokak ere (Areto nagusia, Kabi@, Saguganbara, Plateruena, Ahotsenea, Irudienea, Eszenatokia eta AzokaTB).
Datorren astebururako plana egin gura baduzue, izango diren kontzertuen berri jaso, sinadura txandak, aukezpenak… Durangoko Azokaren webgunean aurkituko duzue informazioa hori guztiori eta gehiago.