Nazioarteko migrazioak izaera globaleko errealitate multidimentsionala dira, eta eragin handia dute toki-eremuan; izan ere, udalerrietan sortzen dira bizikidetza-harremanak, eta iritsi berriek bertan hasi era eraikitzen dute bizitza-proiektu berri bat, orain arte ezagutu duten testuinguru sozial eta kulturalarekin alderatuz guztiz bestelakoa.
Hezkuntza-eremua ez dago errealitate horretatik kanpo. Atzerritar jatorriko ikasleen etorrera erronka handia da ikastetxeentzat, eta ikasle berriak eta haien familiak gizarteratzera bideratutako harrera prozesu bat aktibatu behar da, alde batetik, bizikidetza giro positiboa sustatzeko, eta, bestetik, komunitate kontzeptuaren ideia eta horren parte izatearen eta onartua izatearen ideia sortzen lagunduko duena.
Ildo horretan, harrera hezkuntza esperientzia bat izan daiteke ikasle guztientzat, eta, era berean, aukera bat da balioetan oinarritutako hezkuntzari buruz hausnartzeko eta hura lantzeko. Gainera, aipatzekoa da garrantzitsua dela migrazioei buruzko ezagutzan eta gi-zarte plural eta askotariko batean elkarrekin bizitzeko beharrezkoak diren gaitasunak gara-tzean oinarritutako hezkuntza.
Hala, eta gai hori eskola eremura hurbiltzeko eta balioetan hezten eta eskola inklusiboa eraikitzen laguntzeko, Durangoko Udalak Dunia eta Elepoko printzesa filma proiektatuko du, apirilaren 19an, San Agustin Kultur Gunean.