Doluari buruzko formakuntza saio bat burutu dute Kurutziagako irakasleek

Urrian Kurutziagako irakasleek doluari buruzko formakuntza saio bat izan zuten, HHko eraikinean burutua. Badira urteak doluari buruzko lanketa berezia egiten datorrela Kurutziaga, gertuko baten galeraren inguruan pasatu ditzakegun fase edo etapa desberdinei buruz berba egiten. Azken urteotan gai honen inguruan etapetan eta Orientazio departamentuan egindako lanen eta formazioei esker, ikastolan bibliografia aberats bat bildu dugu, bai helduentzat direnak bai umeekin lantzekoak.

Aprobetxatu gura dugu esateko, ikastolako komunitateko nornahik bibliografia horren berri eduki gurako balu, harremanetan jarri daitekeela, beso zabalik hartuko dugu eta eskainiko dizkiogu bibliografiok.