Aste honetan, DBH 4.mailako ikasleek, Gaztedi Durangaldeak antolatutako Adimen artifziala eta industria 4.0 tailerrean parte hartzeko aukera izan dute Ikastolan.
Esperientzia honen bitartez teknologiaren integrazioagaz, ekosistema adimendun kooperatiboekin eta metabertsoagaz edo errealitate areagotua eta birtualagaz erlazionatutako gaur egungo eta etorkizuneko enpleguetan oinarrizkoak diren gaitasun teknikoetara hurbiltzeko aukera izan dute, diseinu, robotika, elektronika, programazioa eta errealitate areagotua uztartuz.
Hori guztia simulatzeko, kolorezko paketeak sailkatzeko linea bat automatizatu eta “adimendun” bihurtu nahi duen enpresa baten azalean jarri dira eta zeregin hauetan aritu dira:
- Smart Camerak erabiliz paketeak koloreka sailkatzeko ekoizpen lerroa muntatzen.
- Langile presentziarik gabe linearekin modu autonomoan jarduten duen robot humanoidea martxan jartzen.
- Piezak dituzten saskiak erretiratzeko, eskorga arruntak orga filogidatuengatik ordezkatzen.
- Errealitate areagotuan sistemaren simulazioa egiten.