DBH4ko ikasleek, gorputz hezkuntza eta euskara arloen arteko zeharkako proiektu batean “Mendi irteerak Durangaldean” bloga osatzen dute urtero. Nekane Zubizarreta gorputz hezkuntzako irakasleak dionez, blog moduan 2012. urtean hasi ziren elikatzen nahiz eta aurretik ere proiektua, zelanbait, martxan egon.
Ikasleak taldeetan biltzen dira eta zein irteera egingo duten pentsatu eta prestatu egin behar dute lehenengo. Irteera burutzea eta grafikoki dokumentatzea da hurrengo pausoa. Ondoren dator irteeraren fitxa prestatzea, euskaran lantzen dituzten testu mota ezberdinen lanketarekin lotuta dagoena. Fitxetan ibilbidearen deskribapena, zailtasuna, bidegurutzeen oharrak, garraiobiderik behar den… Danatariko informazioa aurkituko duzue (gainera fitxak PDF deskargarrriak dira).
Datozen oporretan edo gogoak ematen dizuenean Durangaldean mendi buelta bat eman gura baduzue, eman begiratu bat ikasleek elikatutako blogari eta zuen asmoetara egokitutako plana aurkituko duzue, seguru.