DBH4: Itziartik Zumaiara

8:30ak puntu-puntuan Durangotik Debarako bidea hartu genuen. 9:30ak aldera Itziarreko behatokitik abiatu eta, 3 orduko ibilbidea eta gero, aldapa gora eta aldapa behera, Zumaiako Itzurungo hondartzara heldu ginen. Hondartzan ongi merezitako bainua hartzeko aukera izan genuen, baita lagun artean jolastu eta atseden hartzeko ere.

Bukaera polita ikasturte arraro honentzat!

DBH4-ko tutoreak