DBH4ko Ikus-entzun ikasgaiko ikasleek joan den azaroan Garabide elkartearen eskutik Kurutziaga Ikastola ezagutzera etorri ziren hainbat hizkuntza gutxitutako kideei elkarrizketak egin zizkieten. Elkarrizketa horiek dokumentatu eta bideoak osatu dituzte taldeka.
Hirugarren bideo honetan Tui Jose Benedicto Ferreira Brasilgo chaqüin hiztun eta ekintzaileari egindako elkarrizketa aurkituko duzue. Egileak: Irune, Amets, Aizpea, Julene, Beñat eta Peio.